Sanpelaioak 2023

Zarauzko Hitzak eta Erlok zuzenean emango dituzte sanpelaioetako danborradak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 23a, 16:30

XL. Haurren Agerraldia. (Zarauzko Hitza)

Lehenengo aldiz jarraituko ahalko da Haurren Agerraldia streamingez eta 19:45ean hasiko da emisioa. Helduena berriz, 23:15etik aurrera egongo da ikusgai. Udalaren atarian ere webgunean ere jarraitu ahalko dira bi ekitaldiak.

Igandea egun handia izango da zarauztarrentzat, San Pelaio bezpera. Ohi bezala, danbor hotsek herriko kaleak hartuko dituzte iluntzetik aurrera eta gerturatu ezin duenarentzat ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko dute streamingez, beste behin. Zentzu horretan, esan beharra dago aurten badela berrikuntzarik; izan ere, herriko elkarteek antolatutako Danborrada ez ezik, XLIII. Haurren Agerraldia ere eskainiko dute.

Gauzak horrela, Zarauzko Udalaren webgunean, Zarauzko Hitzaren atarian eta Erlo telebistan jarraitu ahalko dituzte herritarrek San pelaioetako bi danborradak. Haurren ekitaldiaren emisioa 19:45ean hasiko da eta 23:15etan helduena.