Sanpelaioak 2023

Gaur abiatuko dituzte sanpelaioak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 24a, 10:30

Festen atariko, 20:00etan zabalduko dute Munoako txosna. Aurrez Herri Olinpiadak antolatu ditu Zarauzko Txosna Batzordeak. Edonola ere, egun handienak biharkoa eta etzikoa izango dira eta egitarau zabala prestatu dute herriko eragileek eta udalak. Ikusi osorik.

Gaur, larunbata

  • 18:30. Herri Olinpiadak.
  • 20:00. Txosna irekiera.
  • 22:30. GZR musika taldearen kontzertua.
  • 00:00. Elektropeña DJaren saioa.

Bihar, igandea, San pelaio bezpera

  • 11:30. Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko V. Topaketa, Lege Zaharren enparantzan.
  • 12:00. Suziriak eta txupinazoa, udaletxeko balkoian. Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. 
    Ondoren, kalejira.
  • 12:30. Izar-Haitz garagardo dastaketa, Munoan.
  • 14:00. Bazkaria, Munoan.
  • 17:00. Bertso saioa, Munoan.
  • 18:30. Haurren Agerraldia Azken Portutik, Iñurritzatik, Vista Alegretik eta Itxasmenditik. 
  • 19:00. Skareggekasko musika taldearen emanaldia, Munoan.
  • 21:30. Josu Rodriguez DJaren saioa, Lege Zaharren enparantzan.
  • 23:00-02:00. Puntu Morea, Musika plazan.
  • 23:15. Danborrada, Zigordia kaletik abiatuta.
  • 23:45. Danborradako kideek San Pelaio Makila emango diote Josu Txapartegi Txapas-i, Lege Zaharren enparantzan.
  • 00:00. Bandera igoera, txupinazoa eta Pelaioren ereserkia Zarauzko Musika Bandak jota, Lege Zaharren enparantzan.
    Ondoren, Josu Rodriguez DJak bere saioarekin jarraituko du.
  • 00:00. Bandera igoera eta txupinazoa, Iñurritzako zelaian.
    Ondoren, erromeria Bide Batez taldearekin.
  • 00:00-03:00. Testing zerbitzua Ai Laket! elkarteak eskainita, Munoan.
  • 00:15. Dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Musika plazan.
    00:30. Kontzertuak, Munoan: Rodeo eta Xiarroman eta Anwolt.

Etzi, astelehena, San Pelaio Eguna

  • 09:00. Diana eta goiz eresia, Iñurritzan.
  • 11:00. Baltsa txapelketa, Munoan.
  • 11:30. Meza nagusia, San Pelaioko ermitan.
  • 12:00. Erraldoi txikien kalejira, Lege Zaharren enparantzatik hasita.
  • 12:30. Iñurritzako gazteek eskainitako aurreskua, Iñurritzako zelaian.
  • 12:30. Paella lehiaketa, Munoan.
  • 13:00. Zarauzko Bandaren kontzertua, Merkatu plazako lehenengo solairuan.
  • 14:30. Bazkaria, Munoan.
    Ondoren, sari banaketa.
  • 17:30. Kalejira, Musika plazatik Iñurritzara.
  • 18:00. Erromeria.eus taldearen emanaldia, Iñurritzako zelaian.
  • 20:00. Larrain-dantza herrikoia, Iñurritzako zelaian.
  • 20:30. Kalejira, Iñurritzatik Musika plazara.
  • 21:00-02:00. Puntu Morea, Musika plazan.
  • 22:00. Dantzaldia Cafe Irlandes taldearekin, Udaberri egoitzaren parean.
  • 20:00. Kontzertuak, Munoan: Ithaka, Lukiek eta JMartina.
  • 22:30. Kresala taldearen kontzertua, Musika plazan.
  • 22:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin, Iñurritzan.
  • 23:00-02:30. Alkoholemia proben gunea Sasoia SLren eskutik, Malekoian.

Ekainak 27, asteartea, San Pelaio bigarrena

  • 05:30. Iñurritza Jai Batzordeak eskainitako baratxuri zopa, Iñurritza elkartean.
  • 06:00. Oilasko biltzearen hasiera, Iñurritzan.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako jolasak, Frontoi Txikin. Euria egiten badu, Gaztelekuan izango dira.
  • 12:00. Erraldoi txikien kalejira Imuntzo trikitilari eskolarekin, Lege Zaharren enparantzatik hasita.
  • 13:00. Porrotx eta Txapasen emanaldia, Munoan.
  • 13:30. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian.
  • 14:30. Etxera! bazkaria eta bingo musikatua, Munoan.
  • 17:00. 12 urtetik gorako gaztetxoentzako jolasgunea, Iñurritzan.
  • 17:30. Kalejira, Musika plazatik Iñurritzara.
    Ondoren, haur parkea eta apar festa, Iñurritzan.
  • 18:00. Transmaribollo kalejira, Munoan. 
  • 18:30. Erromeria Gauargi taldearekin, Iñurritzan.
  • 20:30. Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
  • 22:00. Disko festa Oihan Vegarekin, Musika plazan.
  • 22:30. Bertso jaialdia, Iñurritzako zelaian.
    Ondoren, erromeria Bat-Bitan taldearekin.
  • 22:30. Kontzertuak, Munoan: Belako eta Susu Palomera.

Ekainak 28, asteazkena , San Pelaio bukaera

  • 09:00. Goiz eresia, Iñurritzan.
  • 11:00. Meza nagusia, San Pelaioko ermitan.
    Ondoren, hamaiketakoa, Iñurritzako jubilatuen elkartean.
  • 11:30. Haur jolasak, Iñurritzako zelaian.
  • 14:00. Gibel jana oilasko biltzean aritu direnentzat.
  • 19:00. Herri kirolak, Iñurritzan.
  • 22:00. Kontzertuak, Iñurritzako zelaian: Goma-2, Amiltzen eta Soinuz Blai.
  • 00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa, Iñurritzako zelaian.