Sanpelaioak 2023

San Pelaio bezperako goiz eta eguardia, bideoan

Mireia Galarza Bastida 2023ko eka. 25a, 17:21

Gaur eguardian hasi dituzte sanpelaioak herrian, txupinazoa bota ondoren. Kalejira izan da ondoren, Bidasoako Erraldoiekin, Tafallako Asier Marco Konpartsarekin eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartekoekin. Aurten, Aunitz Mendizabali egokitu zaio Haurren Agerraldiko Zuzendari Nagusi izatea. Goiz eta eguardiko ekintzak biltzen ditu bideoak.