Sanpelaioak 2023

Oilasko biltzeak jauzika jarri du Iñurritza

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 27a, 15:30

Ohitura zaharrei jarraituz, San Pelaio bigarrenari behar bezalako hasiera emateko, oilasko biltzen aritu dira goizean goizetik Iñurritzako gazteak eta ez horren gazteak.

Aurreko urteetan baino parte hartze handiagoarekin, dantzari aritu dira gogotsu eta festa giroan bi taldetan banatuta txistularien laguntzarekin. Goizaldetik hasita, Iñurritzako hainbat baserritan izan dira oilasko biltzearen dantza egiten lastozko txapelak eta blusak hartuta, eta Iñurritzako zabalgunean eman diote amaiera egitasmoari, bi taldeak elkarturik dantza eginez.