Gaur abiatuko dituzte sanpedroak Elkano auzoan

Andrea Zipitria 2023ko eka. 28a, 13:00

Herri kirolak Elkano auzoan. (UKT)

Arratsaldean hasi eta bost egunez luzatuko dituzte jaiak, eta egitarau zabala prestatu dute adin guztietako herritarrentzat.

Ekainak 28, asteazkena.

  • 20:00. Jaiei hasiera emateko txupinazoa suziri eta kanpaiekin.

Ekainak 29, osteguna.

  • 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa, Zarautztrik taldeak girotuta. Bertaratzen ari diren artean pintxoak banatuko dira. Bazkalostean, barra irekita eta musika izango dira.

Ekainak 30, ostirala.

  • 20:00. Parrillada frontoian Mantxi eta Julen Zulaika bertsolariekin.
  • Jarraian, Dj Olberrekin festa.

Uztailak 1, larunbata.

  • 11:00. Ume-jolasak frontoian.
  • 21:00. Auzo afaria frontoian. Txartelak ekainaren 10etik aurrera erosi ahalko dira Gazteategin. Ekainaren 18an eta 25ean, berriz, elkartean egongo dira eskuragarri.
  • Ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.

Uztailak 2, igandea.

  • 11:00. Elizan ospakizuna.
  • Ondoren, pilota partida: Arriete-Ziotza eta Iker-Hodei.
  • Segidan, Iñigo Landa eta Jokin Eizmendi pentatloian eta Imanol Lartain eta Udane Ostolaza harria-jasotzen.