'Vacaciones de verano' filma emango dute gaurtik asteartera bitartean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 7a, 16:30

Datozen bost egunetan izango da ikusgai Modelon Santiago Segurak zuzendutako umorezko filma. Publiko gaztetxoari dago zuzenduta, bereziki.

Udako oporraldian, bete-betean, estreinatu du Santiago Segurak bere azken filma, eta izen horixe eman dio, hain justu: Vacaciones de verano. Atzo eman zuten zinemetan lehenengo aldiz eta gaur iritsiko da Zarauzko Modelo aretora. Bereziki, haurrei zuzenduta dagoen umorezko filma da, baina helduek ere egingo dute barre zinemara bertaratzen badira.

Ikus entzunezkoak langabezian geratu diren eta dibortziatuta dauden bi lagunen istorioa kontatuko du. Segurak gorpuztuko du, bata, eta Leo Harlemek, bestea. Hala, aldi baterako lana onartu dute luxuzko hotel batean haurren animatzaile gisa. Seme alaben zaintza ere tokatzen zaienez, haiekin eraman beharko dituzte ezkutuan eta desastre hutsa izango da.

Filma datozen bost egunetan egongo da ikusgai Zarautzen, ondorengo ordutegi hauetan:

Uztailak 7, ostirala
20:00 Vacaciones de verano

Uztailak 8, larunbata
18:00 Vacaciones de verano
20:30 Vacaciones de verano

Uztailak 9, igandea
16:45 Vacaciones de verano
19:15 Vacaciones de verano

Uztailak 10, astelehena (ikusleen eguna)
17:00 Vacaciones de verano
19:30 Vacaciones de verano

Uztailak 11, asteartea
17:30 Vacaciones de verano
20:30 Vacaciones de verano