Oparoa eta jendetsua izan da aurtengo Kalerki

Aritz Mutiozabal 2023ko uzt. 10a, 10:15

Herriko txoko ezberdinetan askotariko hamalau emanaldi eskaini dituzte ostegunetik larunbat gauerdira.

Magikoa izan da Kalerki kale antzerkiaren eta arte eszenikoen jaialdiaren  30. edizioa. Oparoa izan da eskaintzari dagokionean eta jendetza elkartu du ostegunetik larunbatera bitarteko saio guztietan, arratsaldekoetan nahiz gauekoetan. Bertaratu direnek biziki gozatu dute aurtengo proposamenekin

Komedia giroko Trapu Zaharrak eta Kamikaz taldearen antzezlanak, akrobaziak eta zirkuaren esentzia David Cebrián, Andrea Rios eta Capicua konpainiarekin, dantza ibiltaria Dantzaz taldearekin, iluntasunaren magia Deabru Beltzak , Pia eta Los Galindosekin, eta ametsetako mundua Mireia Miracle eta Companya La Tal konpainiarekin.... Ez da aspertzeko betarik izan herriko txoko ezberdinetan.

Argazkiak: Kultura Zarautz

Erlazionatuak