Iñigo Eizagirre: "Zarauzko zeharkaldirako entrenatzera joan naiz Zumaiakora, helburu jakinik gabe"

Joane Alberdi eta Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 10a, 13:44

Zumaiako Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia egin zuten larunbat arratsaldean 150 igerilari inguruk. Helene Alberdi eta Adnan Mustafic izan ziren garaileak, baina gizonezkoetan hirugarren Iñigo Eizagirre zarauztarra izan zen, eta hainbat adierazpen egin zizkion hedabide honi.

Jende ugari elkartu zen larunbat arratsaldean Zumaiako arranplan nahiz Itzurun hondartzan, Taosa igeriketa taldeak antolatzen duen Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia ikusteko.

Helduen proban 150 igerilari inguruk hartu zuten parte, eta Helene Alberdi eta Adnan Mustafic izan ziren garaileak. Probaren amaieran, protagonistetako hirurekin hitz egin zuen hedabide honek: Helene Alberdirekin eta gizonezkoetan bigarren eta hirugarren egin zuten Xabier Labaka bergararrarekin eta Iñigo Eizagirre zarauztarrarekin. 

Kronika, sailkapenak eta argazkiak hemen ikus daitezke.