Jexuxmai Lopetegiren kontzertuaren aurrerapen bideoa

Aritz Mutiozabal 2023ko uzt. 13a, 17:00

Larunbatean izango da ikusgai Erlo telebistan, 22:00etatik aurrera. Zarauzko Hitzaren eta Urola Kostako Hitzaren atari digitalean ere ikusteko aukera egongo da.

Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarrak Ez da horren sinplea bere azken diskoa aurkeztu zuen zuzenean ekainaren 2an Modelo aretoan. Emanaldi berezia izan zen, eta dozena bat musikari baino gehiago bilduko zituen oholtza gainean. Bolada batez jo zuen azken kontzertua izanda, kontzertu berezia izan zen zalantzarik gabe.

Emanaldi hura Erlo telebistak jaso zuen osorik, eta larunbat honetan, uztailaren 15ean, 22:00etan emango du. Era berean, Zarauzko Hitzaren eta Urola Kostako Hitzaren webgunean ikusteko aukera izango da.