'Elemental' animaziozko filma ikusteko aukera izango da Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko uzt. 14a, 10:00

Gaurtik hasi eta datorren asteartea bitartean, bederatzi saio eskainiko dituzte ordutegi ezberdinetan.

Disney eta Pixar estudioen animaziozko azken ekoizpena ikusteko aukera izango da asteburu honetan Modelo aretoan: Elemental. Elementu Hirian girotua dago, eta bertan suzko, urezko, lurrezko eta aireko biztanleak bizi dira.

Istorioaren protagonista Candela da, gazte indartsua, burutsua eta izaera handikoa. Nilo izeneko mutil dibertigarri, sentikor eta lasai batekin duen adiskidetasunari esker, bizi diren munduari buruzko ikuspegia aldatuko du.

Uztailak 14, ostirala
20:00. Elemental

Uztailak 15, larunbata
18:00. Elemental
20:30. Elemental

Uztailak 16, igandea
16:45. Elemental
19:15. Elemental

Uztailak 17, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Elemental
19:30. Elemental

Uztailak 18, asteartea
17:30. Elemental
20:00. Elemental