Zarauztarren doinuak

Juanjo Alvarezen doinuak

Erredakzioa 2023ko abu. 2a, 09:00
Juanjo Alvarez, artxiboko irudian.

Herritarrek hautatutako bost abesti jaso ditu Zarauzko Hitzak udako oporren bueltan Zarauztarren doinuak izeneko txokoan. Aste honetan, Juanjo Alvarez zuzenbide pribatuko katedradunak hautatu ditu bere kantu kutunak.

1. Harvest o Heart of Gold (Neil Young)

"Erosi nuen aurreneko diskoa izan zen, 1978 inguruan; Hernanin, Tiloetan, udako arratsalde tipiko bateko berbena batean entzun nuen. Ez dut gogoan zer talde zen, baina bai atsedenaldietako batean galdetu nuela ea zeinena zen beraiek euskaraz abesten zuten kantu hura. Datua eman zidan, eta biniloa erosi nuen, garai hartan inportaziokoa, eta larunbat arratsalde hartan behin eta berriz entzun nuen Neil Youngen disko handi hartako mezuak eta soinu ederra. Musikalki emantzipatzea bezala izan zen, eta gaur egun ere sarritan entzuten dut haren musika".

2. Le temps de vivre (George Moustaki)

"Bere musika nostalgikoak eta, era berean, existentzialistak, bere erreibindikazioek, akordeoiak, ahotsaren tonuak... BUPeko frantseseko eskolak gogorarazten dizkidate, baita kultura frantsesarekiko eta bere artistekiko gustua ere. Zergatik abestian Imanolekin egiten duen duoa ere abesti zoragarria da: bi kultura elkartuta bi artista berdingabe eta bi aldiz hilezkorren partetik".

3. Hemen gaude (Ken Zazpi)

"Ken Zazpi eta bere liderra, Eñaut Elorrieta, gure U2 euskaldunak bezala dira: belaunaldiarteko musika mailarekin, gure seme-alabak eta gu geu hunkitzeko gai, eta abesti hau bezalako ereserkien egile. Euskal rocka baino askoz gehiago, konpromisoaren eta kalitatearen, musika onaren eta jendearengana iristeko gai diren mezuen uztarketa da".

4. Las cuatro y diez (Aute)

"Liluratu egiten ninduen Autek, eta liluratu egiten nau: bere musikak, bere poesiak, bere letrek. Abesti hau berezia da, zerura goratzen baitu egunerokotasunekoa. Kantuarekin deskubritzen dituzun xehetasunak bizitza zatitxoak dira. Bere musikak Zuzenbide fakultateko ikasle garaiak gogorarazten dizkit: ikasi eta ikasi arteko atsedenaldietan, sarritan bere musika jartzen nuen; erlaxatu eta beste mundu batera eramaten ninduen".

5. Tierra (Xoel Lopez)

"Seme-alabek musika lezioak eman eta musika eta autore berriak erakutsi diezazkiguketelaren froga: atsegin dut bere erritmoa, bere melankolia, bere mezua, bere esperantza tristea, bere ahotsa...".