'Esperando a Dali' filma emango dute gaurtik asteartera bitartean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 21a, 10:30

Bihar ez da zinema saiorik izango, eta haurrei zuzendutako Ruby: Aventuras de una kraken adolescente ikus-entzunezkoa ere emango dute igandean eta asteartean.

Asteburu luzea izango da askorentzat bihartik aurrerakoa. Zarauzko bizilagun askok kanpora irteteko baliatuko dute, baina izango dira herrian geratuko direnak eta bisitan etorriko direnak. Bada guzti horiek Zarautzen egiteko izango dituzten aukera guztien artean, zinemarako joateko aukera ere izango dute; izan ere, gaurtik asteartera –bihar ez da emankizunik izango– bitartean Esperando a Dali filma izango da ikusgai Modelo Aretoan.

David Pujol zinegileak zuzendutako fikziozko lehenengo lan luzea da Esperando a Dali, eta bi sukaldari izango ditu protagonista, Bartzelonatik ihes egin ondoren Costa Bravako jatetxe batean lanean hasi diren bi anaia. Jules izango da haien nagusia, nork gertu ikusten duen ametsa egi bihurtzea: Salvador Dalíri jatetxean jaten ematea. Dalirekin lotuta, honakoa ez da Pujolek inspirazio izango duen lehenengoa aldia izan ere, 2018an ere zuzendu zuen margolari entzutetsuari buruzko dokumental bat.

Horrez gain, haurrentzako eskaintzarik ere izango da asteburuan. Etzi eta astrartean, hain zuzen ere. Ruby, aventuras de una kraken adolescente animaziozko filma emango dute.

Uztailak 21, ostirala
20:00. Esperando a Dali

Uztailak 23, igandea
16:45. Ruby: Aventuras de una kraken adolescente
19:15. Esperando a Dali

Uztailak 24, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Esperando a Dali
19:30. Esperando a Dali

Uztailak 25, asteartea
16:45. Ruby: Aventuras de una kraken adolescente
19:15. Esperando a Dali
21:45. Esperando a Dali