Frontoi Txikiko XV. Pala Txapelketa, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza eta Gorka Eizagirre 2023ko uzt. 23a, 08:47

Ostegun arratsaldean jokatu zituzten Frontoi Txikin final nagusia eta baita hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere, eta horiek osorik grabatu ditu Erlo telebistak. Atari honetan nahiz telebistan, Erloren kanalean, dago ikusgai saio osoa.

Frontoi Txikiko Pala Txapelketak hamabosgarren edizioa izan du aurtengoa, eta Erlo telebistak osorik grabatu zuen ostegun arratsaldean bai final nagusia, bai haren aurretik jokatu zen partida, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzekoa.

Pilotalekua jendez beteta zela, 18:30ean ekin zioten aurreneko partidari, eta 30-19 irabazi zuten Miren Lertxundik eta Lorea Laburuk Jone Iruretagoiena eta Mireia Azpiazuren kontra.

Ondoren jokatu zuten partida nagusia Saioa Iraolak eta Maialen Manterolak Amaia Aizpururen eta Iratxe Astigarragaren kontra. Aise gailendu zen azken bikote hori, 30-10 emaitzarekin.

Ikusi hemen argazki bilduma.