Kale inkesta

Zer iruditu zaie herritarrei Salberdingo eremu berria?

Mireia Galarza Bastida 2023ko uzt. 25a, 08:30

Joan den ostiraletik erabilgarri dago Salberdin eremuko iparraldeko urbanizazioa, eta asko dira eremua ezagutzera bertaratu diren herritarrak. Dagoeneko Bizkaia kale osoa ere bere ohiko zirkulaziora itzuli da eta herritarrek inauguratu dituzte paseo eta jolas parke berriak. Zer iruditzen zaie herritarrei eraberritutako auzoa?

Ostiraletik erabilgarri dago Salberdin eremuko iparraldeko urbanizazioa, eta asko dira eremua ezagutzera bertaratu diren herritarrak, Igerain erreka –herritar askok Rio Peste deitzen zuten errekatxoa– biziberrituaren ondotik eta Amalur parkeko berdegunean.

Bizkaia kaleko zirkulazioa ere itzuli da normaltasunera bi urte inguru itxita eman ondoren. Horrekin batera, Miren Etxabe plaza berria eta bertan dagoen jolas parkea ere inauguratu dute txikiek, baita 450 metroko bidegorria ere bizikletarekin igaro direnek. Bideoan, hainbat herritarren iritziak bildu ditu hedabide honek.