Santio eguna, tango eguna

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 25a, 15:12

Agata elkarteak antolatuta, hainbat lagun Marisa Merino dantza eskolan dantzan aritu dira goizean eta gauza bera egingo dute arratsaldean beste ehunek. Euria tarteko, Musika plazako saioa Hotel Zarautzen egingo dute.

Urtean behin, Santio egunez, Agata elkarteko kideak, hau da, Tango Argentinarraren Lagunen Gipuzkoako Elkarteko kideak, Zarautzen izaten dira tangoa dantzatzen. Kalean aritzen dira dantzan, baina gaurkoan, eguraldi kaskarra tarteko, Marisa Merino dantza eskolaren lokalean aritu dira.

Dantza saioaren ondoren Hotel Zarautzera joan dira 50 lagun inguru elkarrekin bazkaltzeko. Gipuzkoako hainbat puntutatik etorri da Zarauzko topaketara eta arratsaldean gehiago ere badira etortzekoak; izan ere, bigarren dantza saio bat egingo dute.

Musika plazan egitekoak ziren bigarren saio hori, 18:00etantik aurrera, baina hotelean bertan geldituko dira 20:00ak arte. Bertan, ehun  lagun inguru elkartuko direla azaldu dute antolatzaileek.