Aireportuan' haur ikuskizuna, Potx eta Lotx pailazoekin

Aritz Mutiozabal 2023ko uzt. 26a, 16:35

19:00etan hasiko da haurrei zuzendutako emanaldia, Vila Manuelako frontoian.

Ostegunero bezalaxe, Udako Antzerkia Familian izango da bihar Villa Manuelako frontoian. Aste honetan Potx eta Lotx pailazoek Aireportuan ikuskizuna eskainiko dute, 19:00etatik aurrera. Saioko bi protagonistak hegazkinez bidaiatzeko zoratzen daude, baina beraien hegaldia atzeratu egingo da eta aireportuan geratu beharko dute denbora luzez. Umorea eta musika ez dira faltako emanaldi osoan.