Barbie panpinari buruzko filma izango da ikusgai Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko uzt. 28a, 09:00

Gaur arratsaldetik hasi eta datorren asteartea bitartean bederatzi saio eskainik dituzte, ordutegi ezberdinetan.

Munduko jostailuzko panpina ospetsuenetariko bati buruzko filma da Barbie, eta ekoizpenak oihartzun handia izan du nazioartean. Abenturaz beteriko komedia familiarra da, Greta Gerwig zinegileak zuzenduta, eta aktore ezagunek antzeztuta: Margot Robbie izango da Barbie eta Ryan Gosling, berriz, Ken.

Barbie-k bizitza perfektua darama Barbielanden, eta egun guztiak dira egunik onena. Baina neskak galdera batzuk egiten dizkio bere buruari, galdera deseroso samarrak, berak eta gainerakoek bizi duten mundu idilikoarekin bat ez datozenak. Hori izango istorioaren ardatza.

Uztailak 28, ostirala
20:00. Barbie

Uztailak 29, larunbata
18:00. Barbie
20:30. Barbie

Uztailak 30, igandea
16:45. Barbie
19:15. Barbie

Uztailak 31, astelehena
17:00. Barbie
19:30. Barbie

Uztailak 1, asteartea (ikusleen eguna)
17:30. Barbie
20:00. Barbie