Zarauzko Udaleko uztaileko osoko bilkura ikusgai dago

Gorka Eizagirre 2023ko uzt. 30a, 11:00

Bertan, besteak beste, etxebizitzak eraikitzen ari diren Salberdingo eremua izan zuten hizpide. Zehazki, hasierako onespena eman zioten Eraikinen baldintza geometrikoei eta estetikoei dagokien Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren hirigintzako ordenantzetan aldaketa puntuala egiteari.

Joan den ostegun arratsaldean egin zuten uztaileko ohiko osoko bilkura udaletxeko batzar aretoan. Hasi berri duten agintaldiko bigarrena izan zen, eta, besteak beste, etxebizitzak eraikitzen ari diren Salberdingo eremua izan zuten hizpide. Zehazki, hasierako onespena eman zioten Eraikinen baldintza geometrikoei eta estetikoei dagokien Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren hirigintzako ordenantzetan aldaketa puntuala egiteari.

Horrez gain, iazko kontu orokorrak onartu zituzten, eta, plenoa amaitu aurretik, EAJ udal taldeak aurkeztu zuen mozio bat ere onartu zuten. Espainiako Konstituzio Auzitegiak udaletako barne funtzionamendua euskara hutsean egitearen konstituzioaren aurkakoa dela dioen ebazpenarekin izan zuen lotura mozioak.