Dantzaldia izango da arratsaldean Luhartz taldearekin

Aritz Mutiozabal 2023ko uzt. 31a, 11:15

Musika Plazan eskainiko du emanaldia musika talde beteranoak, 19:30etik aurrera.

San Inazio Eguna da gaur, jai eguna Gipuzkoa osoan, eta horren haritik, dantzaldia izango da arratsaldean Musika Plazan. Luhartz musika talde beteranoak girotuko du Alde Zaharra, egungo eta betiko abestiekin, 19:30etik aurrera.

40 urte bete ditu aurten Luhartzek, eta bere sorreratik hainbat aldaketa izan ditu. Egun ondorengo bost lagunek osatzen dute taldea: Aintzane Uria (ahotsa), Rafa Iriondo (akordeoia eta teklatua), Etor Akordagoitia (gitarra), Kepa Calvo (bateria) eta Gorka Escauriaza (baxua).