Babestutako edukia

Patxiku Berrik bi lagunentzako afaria zozkatuko du bere urteurrena ospatzeko

Erredakzioa 2023ko abu. 2a, 10:45

Urtebetean itxura aldaketa eman dio Rodrigo Moralesek ostalaritza establezimenduari. Giro eta arreta ezin hobean, bertako produktuekin egiten dute lan.

Urtebete igaro da Rodrigo Moralesek PATXIKU BERRIren ateak ireki zituela. Ostalaritzako ibilbideari ekin aurretik, Zumaian elikadura dendetan ibili izan da, baina inbertsioa egiteko apustuarekin, eta Zarautzen giro berria sortzeko asmoz heldu dio helburu honi.


Lokal klasikoa izatetik, itxura aldaketa bat eman nahi izan dio PATXIKUri, eta horrez gain, koktelak, pintxoak eta errazioak giro eta arreta onenaz gozatzeko aukera eskaintzen du.
Bertako produktuekin egiten dute lan, Azpeitia eta Getariako baserrietako tomateekin, Idiazabalgo gazta, ingurutako sagardoekin, baserriko letxugarekin…

Urteurrena borobiltzeko, bi lagunentzako afari batera nahi zaituzte gonbidatu, eta, aldi berean, duten karta eta edariez gozatzera. Zozketan parte hartzeko epea abuztuaren 4an, ostiralarekin, bukatukoa da, 12:00etan.