Nafarroako produktuen azokaz gozatzen ari dira gaur herritarrak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 2a, 14:00

Iluntzera arte hainbat jaki eta artisautza postu egongo dira zabalik Kale Nagusian eta Musika Plazan.

Beste urte batez, abuztu hasierarekin batera Nafarroako produktuz bete dira Kale Nagusia eta Musika Plaza, Nafarroako produktuen azoka eskaintzeko herritarrei eta bisitariei. Gaur goizean zabaldu dituzte postuak, eta iluntzera arte jaki eta artisautza produktu ugari ikusteko eta erosteko aukera izango da.

Zarauzko Turismo Bulegoak, Nafarroako Gobernuak eta Napar Bideak kooperatibak bultzatu dute azoka.