Bertan behera geratu da kukaña eta ur jolasen saioa, itsaso txarragatik - Zarautz - Zarautzguka.eus

Bertan behera geratu da kukaña eta ur jolasen saioa, itsaso txarragatik

Aritz Mutiozabal 2023ko abu. 3a, 11:05

Kukaña Zarauzko moilan. (Aritz Mutiozabal)

Data berri bat bilatzen ari dira Zarauzko Arraun Elkartea eta Zarauzko Udala udako ur jolasen hirugarren saiorako.

Kukaña eta ur jolasen udako azken saioa izan behar zuen gaurkoak, baina itsasoaren egoera txarra dela eta, bertan behera utzi behar izan dute. Zarauzko Arraun Elkartea eta Zarauzko Udala beste data batean egin daiteken begiratzen ari dira orain.

Moila biziberritzen proiektuaren barruan, Zarauzko Arraun Elkarteak bi hitzordu egin dituzte aurten –bata, uztailaren 6an, eta, bestea, 20an–, eta gaurkoak hirugarrena izan behar zuen. Haur eta gazte mordoak parte hartu zuten bi egun horietan egindako jolasetan, eta moilatik igarotako herritarren ikusmina ere piztu zuen haien ikuskizunak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide