Udako Lore eta Landare Azoka egingo dute bihar

Erredakzioa 2023ko abu. 4a, 18:25
Udako lore eta landare azoka. (Hitza)

Zigordia kalean egongo da kokatuta azoka, eta askotariko lore eta landareak erosteko aukera izango dute herritarrek.

Urtaroz urtaro egin ohi den moduan, bihar Udako Lore eta Landare Azoka egingo dute herrian. Ohi bezala, Zigordia kalean jarriko dituzte postuak, hau da, udaletxe paretik ia Modelo areto ingururaino. Azoka 10:00etan zabalduko dute eta 14:30era arte egongo da.

Sasoiko lore eta landare aukera zabala izango da erakusgai, baita erosteko aukera ere. Horrez gain,  landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu ere jarriko dituzte salagai: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta bitxiak.