'Oppenheimer' filma izango da ikusgai gaurtik asteartera bitartean Modelon

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 4a, 10:30

Bonba atomikoa sortzeko prozesuari buruzkoa da ikus entzunezkoa eta zazpi saio emango dituzte, orotara. Horrez gain, haurrentzako eskaintzarik ere izango da.

Ikusmin handia piztu duen Oppenheimer filma emango dute gaurtik asteartera bitartean Modelo aretoan. Christopher Nolan zinegile entzutetsuak zuzendu du eta pantailan ageri diren aktoreak ere aski ezagunak dira: Cillian Murphy, Matt Damon, Ramy Malek, Robert Downey Jr. eta Emily Blunt, besteak beste.

Filmari izena ematen dion Robert Oppenheimer lehenengo bonba atomikoaren bultzatzailea izango da protagonista eta Murphyk gorpuztuko du. Hain justu, bonba hura sortzeko prozesuan oinarritzen da ikus entzunezkoa.

Nolanen azken lanarekin batera, haurrei zuzenduriko Rally Road Racers animaziozko filma ere emango dute igandean eta asteartean. Bertako protagonistek merkatu bide ezagun baten egingo den rally lasterketa arriskutsuan hartuko dute parte.

Abuztuak 4, ostirala
19:00. Oppenheimer

Abuztuak 5, larunbata
18:00. Oppenheimer
21:30. Oppenheimer

Abuztuak 6, igandea
16:45. Rally Road Racers
19:00. Oppenheimer

Abuztuak 7, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Oppenheimer
20:30. Oppenheimer

Abuztuak 8, asteartea
16:45. Rally Road Racers
19:00. Oppenheimer