Jendetza bildu dute Aste Nagusiko lehenengo su artifizialek

Gorka Eizagirre 2023ko abu. 16a, 10:30

Milaka herritar gerturatu dira ikuskizuna bertatik bertara jarraitzeko eta goraino bete egin dute Zarauzko malekoia. Erlo telebistak bideoz jaso du.

Aste Nagusi betean da Zarautz eta ikusmin handia sortu ohi duen hitzordua izan dute bart hondartzan: Pirotecnia Vulcano etxearen su artifizialen ikuskizuna. Aurten ere jende andana bertaratu da bertatik bertara jarraitzeko eta malekoia bete dute.

Bada, ikuskizuna galdu zutenek edota bart ikusitakoa errepikatu nahi dutenek badute horretarako aukera; izan ere, erlo telebistak bideoz grabatu zuen saioa. Halaber, gaur 23:00etan bigarren saio bat eskainiko du Vulcanok. Azkena izango da eta ondoren Su ta Gar musika taldeak kontzertua eskainiko du Dama pareko agertokian.