Munoako tiobiboek merkealdia izango dute bihar

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 16a, 14:45
Gazteak munoako barraketan aste honetan. (Jabi Gonzalez Toston)

Erdi prezioan salduko dituzte hiru euroko balioa izaten duten bidaiak. Aste Nagusiarekin bat etortzeko jaitsiko dituzte prezioak eta famili ugari gerturatzea aurreikusten dute.

Joan den abuzturen 4tik Munoa plaza hartua duten tiobiboek bihar izango dute urteroko egun merkea. Arduradunek azaldu dutenez, "Aste Nagusiko ospakizunekin bat egiteko" jaitsiko dituzte prezioak egun batez.

Hala, euro bat eta erdi balioko dute hiru euroan saldu ohi dituzten barraketako bidaiek. Horregatik, merkealdia baliatuta bihar haur ugari bertaratzea espero dute. Edonola ere, haiekin batera, hainbat helduk ere aprobetxatuko du aukera ziur. Gainera, helduak baimentzen dituzten barrakek azken egunak dituzte; izan ere, datorren astelehenetik aurrera haurrentzako tiobiboak soilik izango dira Munoan.