'Campeonex' filma emango dute bihartik asteartera bitartean Modelon

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 24a, 12:00

Bederatzi zinema saio antolatu dituzte guztira, bost egunetan banatuta. Astelehenean izango da ikuslearen eguna, beti bezala.

Komedia beteko filma da Modelon datozen egunetan eskainiko dute: Campeonex. Guztira bederatzi saio eskainiko dituzte bihartik asteartera, eta astelehenean, beti bezala, ikuslearen eguna izango da.

Bertan, txapeldun taldeak saskibaloia utziko du eta atletismoaren mundu liluragarrian sartuko da entrenatzaile berri baten eskutik. Diziplina berriaren behar gogorren eta entrenatzaileak era guztietako zoritxarrak eta lazeriak erakartzeko duen gaitasun harrigarriaren artean, dena alderantziz aterako da. Javier Fesser zinegileak zuzendu du filma eta hurrengo aktoreek parte hartzen dute bertan: Elisa Hipólito, Sergio Olmos, Jesús Lago, José De Luna, Jesús Vidal eta Fran Fuentes, besteak beste.

Abuztuak 25, ostirala
20:00. Campeonex

Abuztuak 26, larunbata
18:00. Campeonex
20:30. Campeonex

Abuztuak 27, igandea
16:45. Campeonex
19:15. Campeonex

Abuztuak 28, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Campeonex
19:30. Campeonex

Abuztuak 29, asteartea
17:30. Campeonex
20:00. Campeonex