Irati Zubeldia: "Arraunlariok oso gustura gaude egindako sailkatze estropadarekin"

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 31a, 18:00

ZAEko emakumezkoek ez dute lortu Kontxako banderarako sailkatzea atzoko erlojupekoa hamargarren postuan amaitu ondoren. Dena den, taldea harro dago egindako lanarekin.

Irati Zubeldiak ZAE Zarautz Arraun Elkarteko arraunlariak atzoko Kontxako banderako sailkatze estropadaren balorazioa egin du eta harro mintzatu da taldeak egindako lanaz, nahiz eta, ez zuten lehenengo zazpi traineruen artean sailkatzerik lortu. Halaber, denboraldi osoan erakutsi duten mailarekin oso gustura daudela esan du lau bandera irabaztea lortu dutelako.