'Megalodon 2: La fosa' filma emango dute gaurtik asteartea bitartean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 2a, 09:00

Guztira, zazpi izango dira Modelo aretoan eskainiko dituzten saioak hainbat ordutegitan. 12 urtetik aurrerako herritarrei dago zuzenduta ikus-entzunezkoa.

Megalodon filmaren jarraipena den Megalodon 2: La fosa emango dute Modelo aretoan gaurtik aurrera. Lehenengo ikus-entzunezkoan bezalaxe Jason Statham aktorea izango da protagonista eta marrazo erraldoien eta bestelako arriskuen aurka arituko da berriro ere. Ben Wheatley zinegile britainiarrak zuzendu du bigarren ikus-entzunezkoa. Lekukoa hartu dio beraz, 2018an estreinatukoa zuzendu zuen Jon Turteltaub estatubatuarrari.

Haurrei zuzendutako filmik ez da izango asteburu honetan, baina 12 urtetik gorakoentzat ere ikusgarria da Megalodon 2: La fosa.

Irailak 2, larunbata
18:00. Megalodon 2: La fosa
20:30. Megalodon 2: La fosa

Irailak 3, igandea
19:15. Megalodon 2: La fosa

Irailak 4, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Megalodon 2: La fosa
19:30. Megalodon 2: La fosa

Irailak 5, asteartea
17:30. Megalodon 2: La fosa
20:00. Megalodon 2: La fosa