Euskal Astea 2023

Haurrak protagonista haien Euskal Jai Egunean

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 3a, 09:00

Haurren Euskal Jai Eguneko dantzrien emanaldia (Hitza)

Usadioari jarraituz, gaur herriko haurrek ospatuko dituzte beraien Euskal Jaiak. Ohiko moduan, dantzarien bilkura, saioak eta emanaldi nagusia izango da eguerdian Lege Zaharren enparantzan, eta arratsaldean dantzaldia, kalejirak zein puzgarriak Iñurritzan.

Egitaraua

  • 10:30. Lege Zaharren Enparantzan, dantzarien bilkura.
  • 11:00. Kalejira Musika Eskolako txistulari eta trikitilariekin.
  • 11:15. Dantzariak kalez kale.
  • 12:45. Lege Zaharren Enparantzan, dantzarien harrera eta emanaldia. Euria eginez gero, Gaztelekuan.
  • 13:30. Lege Zaharren Enparantzan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko. Euria eginez gero, Gaztelekuan.
  • 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautz Trik eta Ustekabe txarangarekin. 
  • Ondoren, Iñurritzan, dantzarien bilkura.
  • 18:00. Iñurritzan, puzgarriak haur eta nerabeentzat.
  • 18:30. Iñurritzan, erromeria Gauargi taldearekin.
  • 20:00. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.