Zarauzko Helduen Eskola Publikoak bihar irekiko du matrikulazio epea

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 3a, 11:30
Helduen Eskola Publikoko ikastaroa. (Maialen Mujika)

Alfabetatze, DBH titulua eta hizkuntza ezberdinen ikasketez gain, aurten berrikntza gisa Informatika Tailerra eskainiko dute.

Ikasturte berria hastera da eta horrekin batera, Zarauzko Helduen Eskola Publikoak matrikulazio epea zabalduko du bihar. Izena eman nahi dutenek irailean 4tik 14ra egin ahal izango dute, goizez, 10:00etatik 13:00etara, eskolako bulegora joanda (Pagoeta kalea, 2. zenbakia), edo 943- 13 00 13 telefono zenbakira deituta.

Ohiko ikasketetatik aparte, Informatika Tailerra jarriko dute martxan modu praktikoan egin daitekeena. Hainbat pertsonak online bidez tramiteak egiteko, hitzorduak eskatzeko, erosketa seguruak eta abar egiteko zaitasunak dituztela ikusita, proposamen berri hori eskaintzea erabaki dute aurtengo ikasturtean.