Euskal Astea 2023

Hamabi bikote ariko dira Helduen Binakako Dantza Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 4a, 09:30

Dantza suelto txapelketako irudi bat. (Hitza)

Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatuko gaur arratsaldean, Euskal Astearen barruan. Lehiaketa Lege Zaharren enparantzan atondu duten oholtzan izango da, 19:00etatik aurrera; euria egingo balu, Modelora lekualdatuko lukete.

Guztira hamabi bikotek hartuko dute parte gaurko Helduen Binakako Dantza Txapelketan. Lehiakideen gehiengoa azpeitiarra da, eta Lezotik ere ordezkaritza nabarmena izango du. Hona hemen parte hartzaileak:

1. Jone Arriaran - German Aranburu (Azpeitia)

2. Ane Anuariz - Mikel Esanola (Lezo)

3. Nora Aizpuru - Iker Zabala (Azpeitia)

4. Saioa Galarraga - Julen Murgiondo (Bergara)

5. Mikel Artola - Beñat Olano (Usurbil-Gasteiz)

6. Laura Bastida - Ekain Uzkudun (Azpeitia)

7. Maren Galvez - Gorka Granado (Lezo-Sopela)

8. Alaia Amubieta - Amets Amubieta (Azpeitia)

9. Malen Arrizabalaga - Enaitz Segurola (Azpeitia)

10. Katerin Artola - Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)

11. Leire Urrestilla - Iker Urrestilla (Zestoa)

12. Ane Jaunarena - Endika Osa (Lezo)