Euskal Astea 2023

Lau bikotek parte hartuko dute XLIII. Trikitilari Gazteen Txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 6a, 09:00

2022ko irabazleak. (Artxiboa)

Euskal Asteko gainontzeko txapelketa guztiak bezala, Lege Zaharren Enparantzan izango da txapelketa. 

Beste urte batez jarraian, Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatuko dute gaur, 19:00etan hasita. Euskal Asteko gainontzeko txapelketa guztiak bezala, Lege Zaharren Enparantzan izango da, eta lau bikotek parte hartuko dute lehian. XLIII. edizioa izango da gaurkoa, eta Gipuzkoako hainbat txokotatik etorriko dira parte hartzaileak. Hurrengo bikoteek parte hartuko dute:

  • Mirari Plazaola (Arrasate) eta Irati Arcelus (Lazkao)
  • Ane Urbieta (Zestoa) eta Maialen Larrañaga (Azpeitia)
  • Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi (Azkoitiakoak biak)
  • Ianire Segurola (Hernani) eta Elaia Diaz (Astigarraga)