Euskal Astea 2023

Hamar bikotek hartuko dute parte gaurko Bikote Gazteen Dantza Txapelketan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 7a, 11:30

Iazko Bikote Gazteen Dantza Txapelketako irabazleak eskuetan saria dutela. (Gorka Eizagirre)

Euskal Asteko egitarauaren barruan antolatu dute eta Lege Zaharren Enparantzan jokatuko dute 19:00etan hasita. Euria eginez gero, Modelo aretora lekualdatuko dute.

Euskal folklorearekin lotutako txapelketek ez dute etenik eta azken egunetan, Euskal Astearen barruan, egin dituzten trikitilari eta aurresku eta bestelako euskal dantza txapelketek jarraipena izango dute gaur: Bikote Gazteen Dantza Txapelketa jokatuko dute, hain zuzen ere. Azken txapelketa izango da eta Lege Zaharren Enparantzan egingo dute 19:00etan hasita. Dena den, euria egiten badu, Modelo aretora lekualdatuko dute. Hamar bikotek eman dute izena, orotara. Honako hauek:

  1. Ane Lazarobaster - Iara Sustaeta (Azpeitia)
  2. Elene Astiazaran - Oier Arriaran (Azpeitia)
  3. Onditz Esnaola - Jurgi Errandonea (Lizartza-Andoain)
  4. Izaro Arandia - Hegoa Aizpuru (Azpeitia)
  5. Ihintza Erauskin - Danel Castillo (Lezo-Pasai Donibane)
  6. Enara Artola - Mikel Esnaola (Lezo)
  7. Laiene Ezama - Julen Urrestilla (Azpeitia-Zestoa)
  8. Alaitz Elorza - Aner Elorza (Azpeitia)
  9. Naia Amorena - Julen Lertxundi (Astigarraga-Asteasu)
  10. Jare Labaka - June Izagirre (Azpeitia)