Euskal Astea 2023

Enara Artola eta Mikel Esnaola nagusitu dira Bikote Gazteen Dantza Txapelketan

Jabi Gonzalez Toston - Urtzi Oteiza 2023ko ira. 8a, 13:30

Guztira parte hartu duten hamar bikoteen artean, Lezokoak izan dira onenak epaimahaiarentzat. Lizartza eta Andoaingo Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea sailkatu dira bigarren. Txapelketa ikusgai dago osorik.

Enara Artola eta Mikel Esnaola dantzari lezoarrek irabazi dute Zarauzko Euskal Astearen barruan antolatutako Bikote Gazteen Dantza Txapelketa. Hamar izan dira guztira bikote parte hartzaileak eta Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea Lizartzako eta Errandoneako dantzariak, hurrenez hurren, sailkatu dira bigarren Lezokoen atzetik.

Bikote Gazteen Dantza Txapelketa Euskal Asteko azken lehiaketa izan da eta dagoeneko ikusgai dago; izan ere, Erlo telebistak osorik grabatu zuen atzoko saioa ere aurreko guztiak bezalaxe. Hauxe da bideoa:

Bikote Gazteen Dantza Txapelketako sailkapen osoa

  1. Enara Artola - Mikel Esnaola (Lezo)
  2. Onditz Esnaola - Jurgi Errandonea (Lizartza-Andoain)
  3.  Ihintza Erauskin - Danel Castillo (Lezo-Pasai Donibane)
  4. Naia Amorena - Julen Lertxundi (Astigarraga-Asteasu)
  5. Alaitz Elorza - Aner Elorza (Azpeitia)
  6. Jare Labaka - June Izagirre (Azpeitia)
  7. Elene Astiazaran - Oier Arriaran (Azpeitia)
  8. Izaro Arandia - Hegoa Aizpuru (Azpeitia)
  9. Laiene Ezama - Julen Urrestilla (Azpeitia-Zestoa)
  10. ne Lazarobaster - Iara Sustaeta (Azpeitia)

Argazkiak eta bidoea: Urtzi Oteiza