Euskal Astea 2023

Aurtengo Euskal Jaian beroa txakolina baino arriskutsuago

Onintza Lete Arrieta 2023ko ira. 9a, 15:26

Eguzkia eta tenperatura altuak errukirik gabe iritsi dira gaur ere bazter guztietara, baina zarauztarrak eta bisitariak ez dira kokildu, eta urtero bezala, bete egin dituzte Frontoi Txikia, Munoa, Musika Plaza eta Lege Zaharren enparantza bezalako guneak, egitarau zabaleko ekitaldiei hutsik egin gabe.

Eguzkia Frontoi Txikiko Goiztiarren ekitaldian. Eguzkia Alproja antzerki taldearen Munoako emanaldian. Eguzkia Lege Zaharren enparantzako orga lehiaketan. Eta eguzkia Musika Plazako dantza saioan. Txakolina bera baino arriskutsuagoa da gaurkoan beroa, baina zarauztarrek eta bisitariek ez dute hutsik egin, eta bazter guztiak bete dituzte, baserritarrez jantzita gehien-gehienak, festaz eta ohiturez gozatzeko gogotsu.

Honakoa da gaurko egitaraua:

  • 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
  • 08:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte.
  • 08:30. Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
  • 10:30. Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Schola Cantorum Abesbatzak abestuta. Mezaren ondoren, Frontoi Txikin, Goiztiarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri kirolak eta bertsolariak.
  • 11:45. Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
  • 12:00. Munoan, Alproja taldearen Jainkoen Laratza antzezlana.
  • Ordu berean, Lege Zaharren Enparantzan, erromeria trikitilariekin.
  • Eguerdian. Musika Plazan, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
  • 13:30. Munoan, erromeria Iratzar taldearekin.
  • Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, orga lehiaketaren sari banaketa.
  • 14:00. Musika Plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • 16:30. Debrass Band txaranga ibiltaria Munoatik hasita Danda gazte asanbladak antolatuta.
  • 17:30. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
  • 18:00. Txosnen irekiera, Malekoian, Arribati izozki dendaren parean.
  • Ordu beran, Iñurritzan, haurrentzako jolas mitologikoak eta Montessori gunea.
  • 18:30. Iñurritzako zelaian, erromeria Bide Batera taldearekin.
  • 20:00. Kontzertuak txosnetan: Baloom Frame eta Euskoprincess. Ondoren DJ Landermarez eta DJ Tikka Masala.
  • Ordu berean, Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • 20:30. Kalejira, Iñurritzatik Musika Plazara.
  • 22:00. Munoan, dantzaldia Oxabi taldearekin.
  • 22:30. Musika Plazan, erromeria trikitilariekin.