'Un verano con Fifi' izango da ikusgai jatorrizko hizkuntzan

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 12a, 09:00

Modelo aretoan eskainiko dute filma, 19:30etik aurrera, Saio Originala ekimenaren barruan.

Hainbat film labur egin eta Vacaciones con mama pelikula arrakastatsuaren gidoia idatzi ostean, Jeanne Aslan eta Paul Saintillan bikoteak Un verano con Fifi opera primarekin egin zuen debuta zeluloidean. Nola ekin, gainera, iazko Donostiako Zinemaldian Zuzendari Berrien Saria lortu baitzuten. Gaur arratsaldean, Modelo aretoan eskainiko dute jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Fifi izeneko 15 urteko neska baten istorioa kontatzen du pelikulak. Bere familia-ingurunetik ihes egin nahian, udan hutsik zegoela uste zuen lagun baten etxean ezkutatzeko aukera aprobetxatzen du. Baina honen anaia zaharrenak ere gauza bera pentsatuko du.

Aktore lanetan ondorengoak ariko dira: Céleste Brunnquell, Quentin Dolmaire, Chloé Mons, Megan Northam eta François Négret.