Euskal Astea 2023

Erlo Telebistak Alprojaren herri antzerkia emango du gaur iluntzean

Erredakzioa 2023ko ira. 12a, 10:40

Usadioari jarraituz, Alproja taldea Munoa plazako oholtzara agertu zen Euskal Jai Egunean, eta aurten Jainkoen laratza izeneko antzezlana eskaini zuen. Urtero bezala, Erlo Telebistak ikuskizuna grabatu zuen, eta gaur iluntzean emango du, 21:00etatik aurrera.

Ondorengo egunetan, Zarauzko Hitzaren eta Urola Kostako Hitzaren atari digitalean ere jarriko da ikus-entzunezkoa, herritar orok ikusteko parada izan dezan.