Euskal Astea 2023

Alproja antzerki taldearen 'Jainkoen laratza' antzezlana osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2023ko ira. 13a, 16:30

Alproja antzerki taldeak Jainkoen laratza izeneko antzezlana eskaini zuen aurten Euskal Jai Egunean. Urtero bezala, Erlo Telebistak ikuskizuna grabatu zuen, eta orain osorik ikus daiteke ikus-entzunezko honetan.

Aurtengo obran, galtxagorriek makina bat jainkorekin hizketan aritzeko aukera izan zuten oholtza gainean; Olinpoko jainkoak, Mari jainkosa, hainbat herritako kulturetako jainkoak... Eta jainko edo jainko usteko berriago batzuekin ere izan ziren: Amazon, Vladimir Putin, Elon Musk...