'Crisalida' antzezlana eskainiko dute igandean

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 4a, 10:00

Caramuxo Teatro taldeko kideek eskainiko dute lana, 16:45ean, Modelon. Bertan, mundu globalizatu eta digitalizatu batean merkataritza tradizionalak duen garrantzia nabarmentzen saiatuko dira.

Igandearekin batera, hilak 8, eskainiko dute Antzerkia Familian zikloko Crisalida antzezlana. Caramuxa Teatro taldeko kideek eskainiko dute lana, 16:45ean, Modelon. Bertan, mundu globalizatu eta digitalizatu batean merkataritza tradizionalak duen garrantzia nabarmentzen saiatuko dira.

Olga Margallok zuzenduta, Laura Sarasola, Josito Porto, Juan Rodriguez eta Anahi Taraburelli izango dira oholtzan. Sarrera bakoitza 4 euroren truke eskuratu ahal izango da, hemen