Jon Plazaolak 'Tu-Tum Platz!' bakarrizketa eskainiko du gaur arratsaldean, doan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 5a, 12:00
Jon Plazaola bere 'Tu-Tum Platz!' bakarrizketa saioko kartelean. (Utzitakoa)

+60 Adinekoen Asteko egitarauaren barruan antolatu dute saioa eta 20:00etan izango da Modelon. Bertaratu nahi dutenek ordubete lehenago hartu beharko dituzte gonbidapenak leihatilan.

Barre algarek hartuko dute gaur arratsaldean Modelo aretoa. Horretan ahaleginduko da, behintzat, Jon Plazaola umoregile urretxuarra. Tu-Tum Platz! bakarrizketa eskainiko du 20:00etatik aurrera eta doakoa izango da saioa. Hori bai, bertaratu nahi dutenek aldez aurretik hartu beharko dituzte gonbidapenak. 19:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri Modeloko leihatilan.

Plazaolak bere ibilbidearen errepasoa egingo du saioan eta ikus-entzuleek egiaztatuko dute zahartze ona izan duen hala ez. Zahartzeari lotuta, hain justu, +60 Andinekoen Asteko egitarauaren barruan antolatutako ikuskizuna izango da gaurkoa.