Victor Ericeren 'Cerrar los ojos' filma emango dute asteburuan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 7a, 09:00

Donostia Sariarekin aitortu dute zinegile bizkaitarraren ibilbidea amaitu berri den zinemaldian, eta zuzendu duen azken lan luzea da gaurtik astelehenera Modelon eskainiko dutena.

Cerrar los ojos filma emango dute gaurtik astelehenera bitartean Modelon. Victor Erice zinegile bizkaitarrak zuzendu du eta film bat grabatzen ari zela desagertutako aktore espainiar ospetsu baten istorioa kontatuko du.

Ericeren azken filma da honakoa, bere ibilbidean zuzendu duen laugarren lan luzea, eta amaitu berri den Donostiako zinemaldian ere eskaini dute. Saritu ere egin dute bertan; izan ere, Donostia Saria jaso duen artistetako bat da. Hain justu, egin duen ibilbideari egin nahi izan diote aitortza.

Urriak 7, larunbata
18:30 Cerrar los ojos
22:00 Cerrar los ojos

Urriak 8, igandea
19:15 Cerrar los ojos

Urriak 9, astelehena (ikusleen eguna)
17:00 Cerrar los ojos
20:00 Cerrar los ojos

Urriak 10, asteartea 
19:30 Saio originala: Creatura