Larhunen izan dira Iñurritza Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartekoak

Onintza Lete Arrieta 2023ko urr. 10a, 11:30
Iñurritza elkartekoak, Larhunen. (Iñurritza Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea)

Uda agurtzeko egin zuten txangoa Lapurdira, eta ederki pasatu zutela azpimarratu dute.

"Udari bukaera on bat emateko", Iñurritza Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartekoek txangoa egin zuten Lapurdi aldera irailaren 28an. 

Larhungo tren berezian igo ziren gailurrera, bisita gidatua egin zuten han. "Goiz ederra pasatu ondoren", Berara joan ziren bazkaitara. "Eguraldia lagun, egun ederra pasatzeko aukera izan genuen, goitik bixta ezin hobeez gozatuz, eta bazkaria kantuan amaitu genuen", azpimarratu dute antolatzaileek.