'Creatura' filma izango da gaur ikusgai saio originalean

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 10a, 09:00

Modelo aretoan izango da ikusgai, 19:30etik aurrera, jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin.

Creatura filma eskainiko dute gaur Modelon, 19:30ean hasita. Elena Martinek zuzendutako filmean, Mila da pertsonaia nagusietako bat. Bere bikotearekin etxe berri batera joan ostean, bere buruarekiko desioa galtzen hasten da protagonista. Hori eta gero, haurtzaro eta nerabezaroan izandako esperientziekin bat egiten du ostera, bere burua berriz bilatzeko asmoarekin. Jatorrizko hizkuntzan izango da filma, eta azpitituluekin eskainiko dute.