Aurtengo Adinekoen Astea "oso ongi" garatu dela nabarmendu dute

Aritz Mutiozabal 2023ko urr. 11a, 14:30
Udaberri parean egin zuten Adinekoen Asteko dantzaldia. (Udaberri Jubilatuen Elkartea)

Antolatzaileek adierazi dutenez, parte hartze maila oso ona izan du, eta eskertuta daude ekintzetara bertaratu direnekin.

Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, Zarauzko Udaleko Adinekoen Mahaiak antolatutako +60 Asteaz gozatu ahal izan dute Udaberri Jubilatu Elkarteko kideek. Joan den astean eguraldi bikaina egin zuen, eta hori antolatutako hainbat jarduera garatzeko lagungarri izan zen.

Aurtengo edizioa "oso ongi" joan dela nabarmendu dute. Mollarrira irteera eta ondorengo hamabitakoa Iñurritzan; karta txapelketak Udaberrin; kafe tertulia; toka, igel, ping-pong, bola eta petanka txapelketak; Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuek adinekoentzako zerbitzuen aurkezpena, bakarrizketa, Felix Zubiaren hitzaldia adinekoentzat eta haien familientzat eta abar luze bat egin dituzte. Astea biribiltzeko, asteburuan kanturako eta dantzarako parada izan zuten Udaberri parean, baita ekintzetan parte hartuz zutenentzako zozketa eta sari banaketa ere. Horretaz gain, hainbat bale ere banatu zituzten bertaratu zirenen artean Zarauzko hainbat dendatan gastatzeko, eta elkarteko kideek adierazi dute horiek erabiltzeko azken eguna abenduaren 31 izango dela. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Zarauzko hainbat lekutan kontsumorako txartelak dituzten opariak 2023ko abenduaren 31 bitartean erabili beharko dira beranduenez. Halaber, aste osoan parte hartze maila oso ona izan dute, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete bertaratu diren guztiei.