'The Creator' eta 'Golpe de suerte' filmak emango dituzte asteburu luze honetan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 12a, 09:00

Haurrei zuzendutako Richard la cigüeña y la joya perdida animaziozko filma ere izango da ikusgai egunotan Modelo aretoan.

Ohikoa baino zinema eskaintza zabalagoa izango da Modelo aretoan gaur abiatutako asteburu luze honetan; izan ere, hiru film eskainiko dituzte orotara: The Creator eta Golpe de suerte helduei zuzendutakoak izango dira, eta, Richard la cigüeña y la joya perdida, berriz, publiko gaztetxoari.

The Creator da ikusteko aukera gehien eskainiko dituena, egunero emango baitute gaurtik astelehenera. Gareth Edwardsek zuzendu du filma era etorkizuneko gerra batera eramango du ikuslea, non gizakiak eta adimen artifizialaren indarrak izango diren aurrez aurre. Honakoa ez da Edwardsek zuzendu duen zientzia fikziozko lehen ikus-entzunezko futurista; izan ere, Star Wars sagako Rogue One filmak ere haren sinadura darama.

Bihartik aurrera emango duten Golpe de suerte, bestalde, Woody Allen zinegile aski ezagunak zuzendutakoa da era Parisen bizi den bikote gazte baten istorioa kontatuko du. Ikasle garaiko lagun baten agerraldiak hankaz gora jarriko du senar-emazteen harremana.

Haurrei zuzendutako Richard la cigüeña y la joya perdida animaziozko filmari erreparatuta, azkenik, izenburutik ondorioztatu daitekeenez, Richard izango du protagonista. Zikoina familia batek adoptatutako txolarrea da Richard eta une batean bere bidea hartzea erabakiko du senideengandik aldenduta.

Urriak 12, osteguna
16:45 Richard la cigüeña y la joya perdida
19:00 The Creator

Urriak 13, ostirala
18:00 The Creator
20:30 Golpe de suerte

Urriak 14, larunbata
16:45 Richard la cigüeña y la joya perdida
19:15 The Creator
22:15 Golpe de suerte

Urriak 15, igandea
16:45 Richard la cigüeña y la joya perdida
19:15 Golpe de suerte
21:15 The Creator

Urriak 16, astelehena (ikusleen eguna)
17:00 Golpe de suerte
19:30 The Creator