Giro ederrean hartu dute parte 232 lagunek herriko surf txapelketan

Aritz Mutiozabal 2023ko urr. 11a, 17:00

Ainara Aymat eta Adur Amatriain izan dira garaile aurten open mailetan.

Ibon Imazen oroimenezko Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia jokatu zen asteburuan Borghetto inguruan, eta, guztira, 232 parte hartzaile izan izan zituen. Ostiralean eman zioten hasiera kirol egitasmoari Gillen Usandizagaren liburu aurkezpenarekin, eta, jarraian, 25 urteurrenerako egin zen bideo eman zuten. Txapelketa, berriz, ondorengo bi egunetan jokatu zen.

Giroa aparta izan zuten larunbatean zein igandean, eta olatuak ere espero baino handiagoak izan zituzten. Antolatzaileen esanetan, "primerakoak" izan ziren. Txapelketa hainbat kategoriatan banatuta jokatu zuten, eta elkarren arteko lehia izan bazen ere, urtero bezala, lagunartea nagusitu zen

Edonola ere, open mailetan Ainara Aymat eta Adur Amatriain izan ziren garaile. Beste kategorietan, berriz, honako hauek nagusitu ziren: alternatiboan, Marcos Laburu; 14 urtez azpiko mutiletan, Mateo Larraza; 14 urtez azpiko nesketan, Nahia Calderon; 18 urtez azpiko mutiletan, Alex Lasa; 18 urtez azpiko nesketan, Libe Grijalba; master mutilak, Oier Illarramendi; longboard mutilak, Jon Garmendia; longboard neskak, June Erostarbe; bodyboard, Haritz Irureta; eta SUP, Sergio Garcia.

Argazkiak: Zarauzko Surf Elkartea