'Greenpiss' satira ekologikoa antzeztuko du Yllanak Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko urr. 19a, 17:00

Bihar arratsaldean eramango dute oholtzara umore garratza duen antzezlana. Etorri handiko lau aktore ariko dira eromen betean.

Yllana antzerki talde entzutetsuak ekologiari keinu egiten dion Greenpiss antzezlan umoretsua taularatuko du Modelo aretoan. Lur planetaren etorkizunari eta gizakiaren biziraupenari buruzko satira dibertigarria da, eta bihar arratsaldean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera.

Berotze globala, plastikoen gehiegizko erabilera, neurrigabeko kontsumismoa, milaka animalia espezieren suntsipena eta gizakiaren balizko desagerpena izango dituzte aztergai eromen betean, umore garratza eta oztoporik gabea erabilita. Horretarako, etorri handiko lau aktorek -Fidel Fernández, Luis Cao, Juanfran Dorado eta Jony Elíasekpertsonaia ugari gorpuztuko dituzte obran zehar.

Sarrerak 10 euroan daude salgai Modelo aretoko txarteldegian eta Kutxabankeko atari digitalean.