'Sound of Freedom' filma eskainiko dute Modelon bihar eta etzi

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 21a, 10:00

Gaur ez da zinema saiorik izango eta haurri zuzenduriko La Patrulla Canina: La superpelicula ere emango dute asteburuan.

Asteburu honetako zinema eskaintza ez da aurrekoa bezain zabala izango Modelo aretoan. Bi film emango dituzte eta bihar eta etzi izango dira saioak. Hala, hiru aukera izango dira Alejandro Gomez zinegile mexikarrak zuzenduriko Sound of Freedom ikus-entzunezkoa ikusteko eta bakarra haurrei zuzendutako La Patrulla Canina: La superpelicula animaziozko filma ikusteko.

Urriak 22, igandea
16:45 La Patrulla Canina: La superpelícula
19:15 Sound of Freedom

Urriak 23, astelehena (ikusleen eguna)
17:00 Sound of Freedom
19:30 Sound of Freedom

Urriak 24, asteartea
19:30 Saio originala: O corno