Urriko udalbatzarra osorik ikusgai

Onintza Lete Arrieta 2023ko urr. 29a, 16:30

Joan den ostegunean egin zuten hileko ohiko bilkura, 19:00etan hasi, udalbatzar aretoan.

Ohiko bilkura egin zuten ostegunean, udaletxeko batzar aretoan. Hainbat gai bozkatu eta onartu zituzten: batetik, behin betiko onespena eman zioten emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Zarauzko udal ordenantzari; eta, bestetik, hasierako onespena ematea ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduek bide publikoa erabiltzeari eta okupatzeari buruzko udal ordenantzaren aldaketari.